EGINBAT-en zure ametsak errealitate bihurtzen ditugu. Jaiak, ekitaldiak edo proiektu bereziak antolatzen, beti giro onarekin eta zure beharrak kontuan hartuta.

 Nor gara gu?

EGINBAT talde gaztea eta dinamikoa gara, ilusioz beterik. Gure helburua argia da: zure ideiak entzun, proposamenak prestatu eta ekitaldi ahaztezinak sortzea.

 Zer eskaintzen dugu?

Ekitaldi mota guztietarako prest gaude:

  • 🏟 Kirol ekitaldiak: giroa sortu eta partiduak festa bihurtzen ditugu.

  • 🎂 Jai pribatuak: urtebetetzeak, despedidak eta gehiago.

  • 🎶 Kontzertuak eta jaialdiak: soinu eta argiztapen profesionala.

  • 🏢 Enpresa ekitaldiak: aurkezpenak, ospakizunak eta networking.

🟢

PLANGINTZA ETA LOGISTIKA

Ekitaldi bakoitzak antolaketa zorrotza eta xehetasunak zaintzea behar ditu.
EGINBAT-en, ekitaldiaren hasieratik amaierara arteko prozesu guztiak koordinatzen ditugu: espazioen aukeraketa, ordutegien kudeaketa, baimenak eta beharrezko baliabide guztiak.

🟠

MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA

Ekitaldi bakoitza esperientzia ahaztezina bihurtzen dugu.
Komunikazio estrategia eta marketin kanpainak sortzen ditugu, zure ekitaldiak ikusgarritasuna izan dezan eta publiko zabalagoarengana iritsi dadin.

🔵

BABESLEAK ETA SPONSOREKIN HARREMANAK

Aliantza sendoak sortzea arrakastaren gakoa da.
EGINBAT-ek babesle eta sponsoreekin harreman estrategikoak lantzen ditu, ekitaldiari baliabide gehiago eskainiz eta proiektua sendotuz.

🟣

IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOA

Irudi eta soinuen bidez emozioak pizten ditugu.
Soinu eta argiztapen profesionalak eskaintzen ditugu, baita bideo-grabaketak eta zuzeneko proiekzioak ere, ekitaldi bakoitza ahalik eta ikusgarri eta hunkigarriena izan dadin.

EGINBAT - ek egindako azken lanaren argazkiak

BelauntzaCup futbol txapelketa.

Gure helburua zure ideiak errealitate bihurtzea da, beti profesionaltasun eta gardentasunez.

Aurrekontua gardenki eta xehetasunekin prestatzen dugu, sorpresarik gabe.”

FRONTENIS (30€) + MUS (20€) IZEN EMATEAK

GEHIENEZ 32 BIKOTE ONARTUKO DIRA, ORDAINKETAREN XEHETASUNAK IZEN EMATEAREN ONDOREN ADIERAZIKO DIRA.

ORDAINKETAREN XEHETASUNAK IZEN EMATEAREN ONDOREN ADIERAZIKO DIRA.

Ubicación

BELAUNTZA

FRONTENIS EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK:

EGUTEGIA:

- URRIAK 20-25.

PARTIDEN ORDUTEGIA:

17:00 - 23:00

 

MUS EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK:

EGUTEGIA:

- URRIAK 25.

ORDUTEGIA:

- 22:00 tik AURRERA, BERTAN 25 IZEN EMATE GEHIENEZ